Donostia turismorako leku bezela ezarri zen Belle Époque garaian, dotoreziari, kapelari eta burukoei oso lotutako garaia alegia. San Martin Auzoko merkatarien eta bestelako jarduera ekonomikoen elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzarekin, Basque Tourrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritzak, Donostiako Udalak eta San Sebastian Shops-ekin batera, Kapelaren Ibilbidea antolatzen dute egun batez, auzoa naiz hiria ikusarazteko, bere negozioak eta moda eta kapelgintzaren sektoreak sustatzeko. Ekitaldi plurala, sortzailea, familiarra eta kulturala da, eta gogokoen duzun ‘bururako elementua’ erakustera eta giro paregabeaz gozatzera gonbidatzen zaitu, Donostiako udari ongietorria ematen zaion bitartean.
Ekimen hau New Yorken egiten da duela ehun urte baino gehiagoztik, eta Bartzelonak apirilean ospatu berri du beraien hogeigarren Passejada amb Barret ekimena. Espainiako Kapel Elkartearen eskutik ekitaldi hau Donostian ospatzeko proposamena egin zion San Martin Auzoari 2022an, Oihana Hernaiz (Tocados OH) kapelagilearen bitartez. New York eta Bartzelonako ekitaldiak Aste Santuari eta Pazko Asteari lotuta daude; gure hirikoa udako ongietorria da, Jazzaldiari keinu bat eta sormenari, dotoreziari eta dibertsioari keinu eginez. Ibilaldi honetan, kultura ere babesten dugu, eta, horretarako, hainbat talde eta gertaera nabarmentzen ditugu, non burukoak eta txapelak gure tradizio askoren parte baitira: danborrada, joaldunak, iñudeak…
Denboran zehar ezartzeko asmoz, Kapelaren Ibilbidea ekaineko lehen igandean egingo da; beraz, bigarren edizio honen data ekainaren 2a izango da.
Sergio Arróspide, gure zeremonia-maisua, arduratuko da ekitaldia gidatzeaz.
Alizia Lurralde Harrigarrian azaltzen den Kapelari Zoroaren pertsonaiaren inguruan sortu dituzte AEG Modako Goi Eskolako ikasleek dinamizatzailearen eta haren laguntzaileen erropak.
Nobedadez eta sorpresa ugariz betetako jardunaldia. Ez dago izena eman beharrik, kapela hartu eta zatoz paseatzera!
GOGORATU BEHARREKO DATAK
Maiatzaren 29an, asteazkena, 10:30ean: Prentsaurrekoa
Londres eta Ingalaterrako hotelean
Ekainaren 1ean, larunbata, 19:00etan: Iñigo Manterola eskultorearen eta Tocados oh-ko Oihana Hernaiz kapela-jolearen lankidetzazko lanaren aurkezpena.
Iñigo Manterolaren estudioan – Errotaberri industrialdea, Ola bidea. Zarautz – Ekitaldi pribatua – Sarrera gonbidapenarekin soilik
Ekainak 2, igandea: Topaketa dinamizatzeko hainbat ekintza egingo dira.
09:00etan Nobu Hotelean Gosaria
Plaza mugatuak – Eventbrit bidez eskuratu zure sarrera
09:30ean Diana Joaldunekin, San Martín auzotik Miramar jauregiraino.
10:30ean ongietorria Miramar Jauregian. Catering-a eta Donosti Lindy Hop dantza elkartearen emanaldia.
11:30ean ekitaldiaren aurkezpena eta Charo Iglesiasi omenaldia. Une horretan, Donostiako Martxa dantzatuko da, gure danborraden soinuan. Charo Iglesiasek bere lehen atelierra Donostian iriki zuen, eta txapelari bikaina bihurtu da; Espainiako Txapel Elkartearen sortzailea izan da.
12:00etan Miramar Jauregitik irten, Mac Jeara’s Band jazz taldearen atzetik habiatuko dira Kapelaren Ibilbidearen partaideak.
13:00etan Manterola kalera iritsi eta bertan:
13:30ean “Txapela” pintxoen ibilbidea, ospakizunerako bereziki sortua. Gure ostalarien sorkuntza gastronomikoak ezagutzeko unea da. Kontsumizio bakoitzeko, eta buruan zerbait baduzu, txanpinoia onairri bezela duen Pintxo berezi bat oparituko dizute.
NON HARTU ZURE TXAPELA PINTXOA:
14:00etan Alex del Toro DJ-aren emanaldia Manterola kallan
17:00etan Radio Rebelderen kontzertua Lobo tavernan, Easo Kalea 13
Eta eguna amaitzeko, gure auzoko kokteleroek edari bereziak sortu dituzte.
La Perla – Swing taberna (Londres Hotelean) – Lobo taberna – Komentuko Patioa Sukaldeako kapera (Zenit San Martin Komentua Hotela)
PASEALEKUAREN IBILBIDEA
Miramar jauregitik irten Mirakontxa pasealekutik bera (aldapatik)
Kontxa pasealekura irritei arte, Perla parean.
Jarraitu Kontxa pasealekuan erlojuak ikusi arte.
Ibiltokitik irten Mirafloresko Markes kaletik, Zaragoza plazatik, Triunfo kaletik San Bartolome kaleraino, eta Manterola kalean amaitu.
Argazkietarako lege-oharra.
Norberaren irudirako eskubidea Konstituzioaren 18. artikuluari aitortzen zaio, eta Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Legeak arautzen du, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduak ere, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta zirkulazio askeari dagokienez. “Kapelaren Ibilbidea” ekitaldian parte hartzeko, baimena eman behar da bakarka edo taldean agertzen diren irudiak argitaratzeko. Zure banakako nahiz taldeko irudiak ezabatzeko, ahazteko edo haiei aurka egiteko eskubidea erabil dezakezu. Horretarako, egin eskaera helbide honetan: barriosanmartinsansebastian@gmail.com