Badator azaroaren 11, San Martin eguna, eta dagoeneko, ohikoan bezala, egun hau ospatzeko programa berezi bat prestatu da.
09:00tik 10:30ra Txistulariekin Diana.
Udal Txistulari Bandak gure kaleetan zehar egingo du ibilbidea, hainbat geldialdirekin, inguruko Danborradak omentzeko. Atletico San Sebastian-en geldialdian, kirolari olinpiko eta paralinpikoak omenduko dira ere.
IIbilbidea
Irteera San Martin Gotzainaren elizatik izango da, Easo kaletik pasatu eta Londres Hoteleraino. Ibilbideak Kontxako pasealekutik jarraituko du (1., 2. eta 3. geldialdiak). Ondoren, Zubietatik triunfo kaleraino (4. geldialdia) eta aurrera egingo du San Martin kaletik Marinaraino (5.geldialdia); San Martinera itzuli eta Zubieta plazaraino jarraituko du (6. geldialdia); ondoren, San Bartolome kaletik (7. geldialdia) Manterola, Arrasate eta Easo kaleraino (8. geldialdia). Aurrera jarraituko dugu San Martin kalea heldu arte zenbaki bikoitietatik eta ibilbidearen amaierara iritsiko gara (9. geldialdia).
Geldialdiak
1. Hotel de Londres y de Inglaterra Kontxako Pasealekuan
2. Ingeniariak Kontxako Pasealekuan
3. Atlético San Sebastián Kontxako Pasealekuan
4. Amigos del Europa Triunfo Kalean
5. Ondar Gain Marina Kalea, 4
6. Zubieta Plaza
7. San Bartolome eta Marina kaleaen kantoian
8. Anastasio Jatetxea, Easo, 19
9. Sebastopol Manterola kaleko oinezkoen gunean
13:30tik 15:30ra Odoleste dastaketa
Gure ostalarietako batzuk, kontsumizio bakoitzeko odoleste pintxo bat oparituko diete bezeroei.
Parte hartuko duten negozioak, txerritxo gorri batekin bereizita egongo dira.
Restaurante Biarritz, La Capilla de Sukaldean, Restaurante La Perla, La Perola, Bar Lobo, Bar Ondartza, Bar Sebastopol.
Aperitiboko momento honetan Trikitilarien konpainia izango dugu.
18:00tik 19:00ra ‘Laterne Sankt Martin’ desfilea
Deutsche Schule SSko EP1 eta EP3 ko ikasleen desfilea, farolatxoekin Laterne Alemaniako abesti tipikoak abesten dituzte. Desfilearen aurretik zaldia joango da Sankt Martin gainean doalarik eta zuziak dituzten ikasleek lagundua.
Alemaniar izaera duen eskola eta familia inguruko aktibitate bat da, non, Donostiako hiriak eta Wiesbadenek bat egiten duten.
Ibilbidea
Convent Gardenetik irteera(Manterola eta San Bartolome kaleen kantoia). Manterola kaletik jarraitzen du Kontxako Pasealekuraino. Ondoren, ‘Erlojuetaraino’ jarraitzen du, bertan pare bat kanta abestuko dira. Zaragoza plazatik egingo da buelta eta Triunfo kalean izango da beste geldialdi bat. Amaitzeko San Bartolome kalera itzuliko gara.
19:00tik 19:45ra Amaiera Meza
Gure jatorria den San Martin Gotzain Parrokiaren itxiera dela eta, amaiera meza egingo da, aurtengo egitarauari amaiera emateko.