Ekitaldi zoragarrien urtea

Hauek dira 2025ean San Martin Auzoan biziko diren ekitaldiak

San Martin Auzoa bere nortasuna eta dinamismoa indartuko duten jardurez betetako 2025 bat prestatzen ari da. Tradizioetatik hasi eta ekimen berrietara, aurte ere, une ahaztezinak eskeiniko ditugu bizilagun eta bisitarientzat.

Kapelaren Ibilbidea – ekainak 8, igandea

Ekainean itzuliko da auzoko ekitaldirik jendetsuena eta pertsonalena. Aurreko egunetan, Satelites-ek, adin guztientzako sormen-tailerrak eta txapelen erakusketa ekarriko dituzte. Artea, tradizioa eta elkartasuna uztartzen dituen proiektua da. Erakusketa honek hainbat diziplinatako artisten piezak bilduko dituzte — moda, kapelagintza, bitxigintza, pintura, eskultura… — txapelak berrinterpretatzeko eta beste esanahi artistiko bat emateko.

Ekainaren 8an, igandea, Kapelaren Ibilbidea ekitaldi enblematikoak kaleak beteko ditu estiloz, kolorez, dibertsioz, musikaz, gastronomiaz…

60. Jazzaldia – ekainak 22tik 27ra

Donostiak Jazzaldiaren 60. edizioa ospatuko da, eta San Martin auzoak bat egingo du kaleko
musikarekin. Gainera, urteetan zehar jaialdi honetan arrastoa utzi duten artisten omenaldia
prestatzen ari dira.

San Martin Eguna – azaroak 11

Auzoko patroia protagonista da berriz ere bere ohiko programarekin: txistularien diana, irratsaio berezia, elkartekide bati omenaldia, odolki pintxoen ohiko ibilbidea eta Deutsche Schuleren Laterne maitagarria.

Gabonak – abendua eta urtarrila

Gabonetako jaiek jarduera ugari ekarriko dituzte familia osoarentzat. Abenduaren 22an Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, umeentzako tailerrak, koru emanaldiak, Errege pajea eta Caritasekin elkartasunean egindako bilketa solidarioa egingo dira harrera familiei laguntzeko.

San Martin Auzoko Elkarteak auzoko bizitza sustatzen duten ekimenen aldeko apustua egiten jarraitzen du.

Hau 2025ean espero dugun guztiaren aurrerapen bat besterik ez da. Ezer galdu nahi ez baduzu, jarrai gaitzazu sare sozialetan eta adi gure berriei!

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top