San Martin Eguna 2025

Tradizioa, omenaldia eta elkartasuna San Martin Auzoaren bihotzean

Datorren azaroaren 11n, San Martin auzoak bere egun handia ospatuko du, tradizioa, gastronomia, musika eta elkartasuna uztartuko dituen egitarau zabalarekin.

Jardunaldia 9:00tan hasiko da txistularien dianarekin auzoko kaleetan zehar (Ibilbidea), 12:30tan Convent Garden-eko Patioan ospatuko den Omenaldi-Aperit (ekitaldi pribatua) bide emateko.

Edizio honetan, omenaldi hunkigarria egingo diegu Donostiako saltoki txikien eta modaren erreferente diren Ugalde eta Telleria familiari, hiriarekin izandako ibilbide luzea eta konpromisoa eskertzeko.

Eguerdian, 13:30etan, odolki dastaketa izango da.
La Perola, Lobo, Sebastopol, Ondartza, La Perla

Bilatu gure txerritxo gorriak auzoan!

Arratsaldean, 18:00etan, Deutsche Schule-ren Faroltxoen Desfileak (Laternenfest) argiz eta kolorez beteko du Manterola kalea (Ibilbidea).

Jardunaldiari amaiera emateko, 19:30ean,  Txapelarte Enkantea egingo da Londres eta Ingalaterrako Hoteleko Victoria Aretoan.

Erakusketa honetan, diziplina ezberdinetako 20 artistek txapela berrinterpretatu dute, eta euren lanak enkantean jarriko dira Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen alde. Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat, egunero lan egiten duena minbizia duten pertsonei eta haien senideei laguntzeko, doako zerbitzuak eskainiz. Honako zerbitzu hauek: laguntza psikologikoa, gizarte-arreta, nutrizioa, ariketa fisikoa, material ortopedikoaren mailegua, besteak beste, pertsonak orientatuz gaixotasunaren prozesu osoan zehar. Gainera, elkarteak prebentzioa eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen lan egiten du, eta detekzio goiztiarra eta tratamenduak hobetzea helburu duten ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen ditu.

Enkantea online egingo da eBay Solidarioaren bidez.

Parte hartzera etor zaitezke, baina, edukiera dela eta, azaroaren 7a baino lehen etortzekoa zarela baieztatzeko eskatzen dizugu.

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top