Ongi etorri San Martin auzora!
Ezagutu gure elkartea
Auzo historikoa
San Martin Auzo Elkartea
Leku pribilegiatuan, Kontxako badiatik metro gutxira, hiriaren erdi-erdian, tradizioa eta abangoardia nahastu egiten dira gure kale zabal eta lasaiek sortzen dituzten negozio-aniztasunean. Txikiak eta handiak, betikoak, etorri berriak, luxuzkoak nahiz prezio murrizkuenak… Ongietorriak San Martin auzora!
San Martin Auzoa 2018an sortu zen, baina konfinamenduaren hilabeteak ailatu arte ez zuen indarrik hartu, eta, azkenean, 2020ko ekainaren 25ean aireratu zen. Elkarte gisa (San Sebastian Shopsen babespean) finkatu zen 2021eko azaroan.
Donostian ezezagun zein berezi den auzo hau, Easo kaletik antiguako tunelera eta aldapetako aldaparen azpian dagoen San Bartolome kaletik, kontxako hondartza bustitzen duten kantauri itsasoko zipristin ausarteretaino doa.
Sektore desberdinetako 60 negoziok hartzen dute parte proiektu honetan. Elkarte dinamiko bat da, eremua ezagutarazi, ikusarazi eta suspertzea helburu bezela duena, merkataritza, zerbitzu, turismo, jatetxe, ostalaritza eta abarren eskaintzari balioa emanez
Gure elkarteak Zuzendaritza Batzorde bat eta hainbat Lan Mahai ditu, eta horien bidez gure ahaleginak lau arlotan bideratzen ditugu: Hirigintza, Ekitaldiak, Marketina eta Merkataritza.
Gure proiektuak aurrera eramateko:
Udalarekin harreman estua dugu (Alkatetza, Sustapena, Hirigintza, Mugikortasuna. . . ), Aldundia eta beste erakunde batzuk.
Lankidetzak bilatzen ditugu eta sinergiak sortzen ditugu erakundeekin, enpresekin, ikastetxeekin, kultura-zentroekin eta beste elkarte batzuekin. . .
Eskerrik asko San Martin auzoan duzun interesagatik!
San Martin auzoaren historia
Hiritik kanpo, San Martin auzoa Erdi Aroko aldaketen eta aldaketa modernoen lekuko izan zen.
Artisauen etxeek osatzen zuten auzoa, baita leprosoetarako ospitale bat, hilerri bat eta hainbat taberna-ostatu zituen. Harresiak itxi ondoren hirira iristen ziren pertsonak gelditzen ziren han, eta maleatzaileak ere han egoten ziren.
Ospitaleko kaperako santuak ematen dio izena auzoari: SAN MARTÍN
1813an, hiria erretzearen beste ondorio bat bezala, kaltetutako hilerria konpondu behar izan zen.
Berrogeita hamar urte geroago, 1863an, hiri berriaren egonkortasunak eta zabaltzeko nahiak harresiak eraistea ekarri zuten. San Martin auzoa 1890ean desagertu zen hegoaldeko zabalguneko eraikin berrien ondorioz. Paradoxikoki, harresi barneko hiriarekiko posizio marjinala erakargarri bihurtu zen orduan.
Zergatik afiliatu gure elkartean
San Martin auzoko bazkideentzako abantailak
San Martin Auzoa Elkarteak 60 negozio baino gehiago biltzen ditu Easo, San Bartolome eta Zubieta kaleen artean, izena ematen dion ardatzaren bi aldeetan, eta Mirakontxatik Miramar Jauregiraino luzatzen da. Hainbat sektoretako negozio horiek bat egin dute San Martin auzoa hiriaren erdiguneko gainerakoen artean aldarrikatzeko eta ikusarazteko. Elkartea Zuzendaritza Batzorde batek eta hainbat Lan Mahaik osatzen dute, eta lau arlo espezifikotan jardungo dute: hirigintza, ekitaldiak, marketina eta merkataritza.
Bat egin gure laguntza eta aholkularitza jasotzeko!
Gure berri guztiak
Azken Berriak
Azaroak 11, Zatoz San Martin auzora ospatzera!
Badator azaroaren 11, San Martin eguna, eta dagoeneko, ohikoan bezala, egun hau ospatzeko programa berezi…
DONOSTIAKO OMAKASE MENU BERRIA, NOBUREN LEHEN URTEA OSPATZEKO.
Donostian lehen urteurrena ospatzeko, eta Aste Nagusiaren lehen eguna aprobetxatuz, @nobusansebastian-ek Omakase San Sebastián menu…
ZOZKETA!
Gure auzoarekin maiteminduta gaude eta badakigu zuek ere 💙Baina gure San Martin auzo maitearen hutsuneak…