Sleep. Share. Meet. San Sebastian.
A Room in the City
A room in the city da zure ostatua Donostian; ostatu atsegina, erosotasun guztiekin eta preziorik onenean hiriaren erdigunean.
Gera zaitez gurekin A Room in the City ostatuan eta Donostiaren erdigunean egongo zara. Hainbat gauza egin ahal izango dituzu, hala nola: bertako jendea eta hainbat bidaiari ezagutuko dituzu eta haiekin esperientziak partekatu ahal izango dituzu, bertako sukaldaritza dastatzeko aukera izango duzu, hondartzan eguzkia hartu edo surfeatu, Alde Zaharrean ondo pasatu… eta hau guztia eta gero, gure ohe erosoetan atseden hartzera itzuli.
Aukeratu zure ohea edo logela eta hasi bidaia! Talde handiak ere hartzen ditugu. Zain izango gaituzue!
Ezagutu gure patioa
Terraza zerbitzuarekin, ezin hobea da after beach plan baterako: garagardo batzuk hartzeko lagunekin edo gure koktelak probatu eguzkiaz eta musikaz gozatuz.
Eguzkia da, beroak estutu egiten du eta hondartzako egun ederraz gozatu berri duzu. Nola luzatu erlaxazio eta lasaitasun sentsazioa? Gure patioan zerbait hartzen! Edariak, mokadutxoak eta girorik onena ditugu.
Patioa udaberrian eta udan dago irekita, eguraldi onak laguntzen badu. Kontzertuez, azokez, tailerrez eta askoz gehiagoz lagunekin gozatzeko lekua da, ingurune lasai eta ireki batean.


San Martin auzoak asko du zuri eskaintzeko
ARATU GURE AUZOA
Gure berri guztiak
Azken Berriak
Txapelartek bere ibilbidearekin jarraitzen du eta Amarako ARCCO Merkataritza Gunera iritsi da
Txapelarte erakusketak Donostian zehar egiten ari den ibilbidearekin jarraitzen du, eta urri osoan zehar Amarako…
Txapelarte UPV/EHUra iritsi da: hamar txapel artistikoak ikusgai egongo dira abuztu osoan
Ekaina eta uztaila San Martin auzoan igaro ondoren, Txapelarte erakusketak bere ibilbidearekin jarraitzen du, eta…
Txapelarte 2026: artea, tradizioa eta tokiko merkataritza batzen dituen erakusketa ibiltaria
Kapelaren Ibilbidea 2026 ekitaldiaren arrakastaren ondoren, Txapelarte 2026 erakusketak San Martin auzoan hasiko du bere…













