Lore moztua eta landareak
MIMIKU
Mimiku loradenda. Landareak beti ondo. Loreak beti ondo. Pertsonak beti ondo. Easo kalean lokal berria irekiko dugu.
Aste batean batzuk ureztatzen ditut. Beste batean beste batzuk. Landareak atarian, etxean, bulegoan, tabernan, kontsultan, liburutegian… Nahi duzun lekuan.
Aste batean batzuk daramatzat. Beste batean beste batzuk. Aitarentzat, amonarentzat, bikotekidearentzat, lagunarentzat, alabarentzat, aitaginarrebarentzat, niretzat… Nahi duzunarentzat.
Aste batean batzuk. Beste batean beste batzuk. Maite zaitudalako, maite nauzulako, itzultzen zarelako, joaten zarelako, zarelako, naizelako, garelako… Bai horixe! Oparitu loreak!
Zerk inspiratzen zaitu? Zer gustatzen zaizu? Zeren bila zabiltza? Detailetxo bat zure etxerako edo opari bat zure gurasoentzat? Kontaiguzu. Enkarguekin asmatzea gustatzen zaigu.
Landare indartsuak eta erresistenteak mimatzen ez dituztenentzat. Leunak eta delikatuak maite dituztenentzat. Hosto zabalekoak, zurtoin finekoak, burugogorrak, zorrotzak, goxoak…
Lore moztua hitzak amaitzen direnerako. Forma eta kolorea hitz egiten dutenerako. Gure espezialitatea.
Ezkontza bat goitik behera? Urtebetetze inprobisatua? Afari informal bat? Beste Eguberri bat? Hileta bat? Behar duzunera egokitzen diren hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu. Kontsulta gaitzazu.












San Martin auzoak asko du zuri eskaintzeko
ARATU GURE AUZOA
Gure berri guztiak
Azken Berriak
Jazza itsasoari begira
Geraldine Ramírez & Ricardo Urrutia Uztailak 26, 11:00etatik 13:00etara — Kontxako pasealekua (Londres hoteleko terrazaren…
TXAPELARTE
Arima solidarioa duen artea. Artistak zaindutako Txapel Elósegui erakusketa ibiltaria, Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde. 1….
Kapelaren Ibilbidea: Ongi etorri Donostiako Udara
Donostiak udarekin bat egiten du dotorezia eta tradizioa hiriaren bihotzean ospatzen dituen ekitaldi paregabe batekin….